Aurreko astean, Ikastolak hurrengo mezua jaso zuen:
Arratsalde on:
Kantu Kolore taldekoak gara, irakasleak, eta kantu dudaktikoak egiten ditugu ikastetxeetan lantzeko. Hemen bidaltzen dizuegu bideo bat aniztasuna eta jazarpena lantzeko. Zabaldu irakasleen eta ikasleen artean.
Ondo izan.
Horregatik, kantu honetaz denok gozatzeko eta bere mezua zabaltzeko hemen dizuet, bai bideoa baita letra ere.
Goza ezazue!

NIRE GORPUTZA DA
Berritsu-isilak, polit-itsusiak,
argal-lodi, ilun-argi, altu-baxuak,
elbarri eta itsu, gor edo mutuak.
Denak ezberdinak, eskubide berberak.
Gorputz eta izaera bakarrekoak gu,
nork bere burua maitatu,
nik badakit zer nahi dudan, zer egingo dudan,
aukera neurea izango da!
Nire gorputza da
aske eta librea,
nahi dudan moduan,
maite dudan munduan.
Elkartu, sentitu, nahi duzunarekin.
Zer lagunekin batu, aukera zeuk egin.
Zure desio eta zaletasunekin
aurrera egin maitatzen zaituztenekin.
Gorputz eta izaera bakarrekoak gu,
nork bere burua maitatu,
nik badakit zer nahi dudan, zer egingo dudan,
bidea nirea izango da!
Nire gorputza da
aske eta librea,
nahi dudan moduan,
maite dudan munduan.
Kantu Kolore
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina