2017(e)ko abenduaren 22(a), ostirala

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Azkenean heldu dira hainbeste itxaron ditugun oporrak!!! Magiaz, maitasunez eta barrez betetako 15 egun izango dira!

Asko gozatu, familiaz disfrutatu eta bueltan ikusiko dugu elkar!!






2017(e)ko abenduaren 19(a), asteartea

Antzerkiak: "Eguzki, haize eta ilargi" eta "Zuhaitz lekukoa"

Gaur arratsaldean, abenduak 19an, hainbeste lanez eta maitasunez prestatu ditugun antzerkien emanaldia egin dugu.

Emaitza bikaina izan da! Aupa 3. mailako ikasleak!!










2017(e)ko abenduaren 18(a), astelehena

Potxin eta Patxin

Gaur, Leirek eta Josek, igande arratsaldean egindako plana kontatu digute: Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizuna ikusi zuten Berango!! Zelako plana!!

Hemen, Potxin eta Patxinen webgunea uzten dizuet, bertan dagoenaz gozatzeko! Klikatu irudian!


http://potxinpatxin.com/

2017(e)ko abenduaren 17(a), igandea

"Nire gorputza da" - Kantu Kolore

Aurreko astean, Ikastolak hurrengo mezua jaso zuen:

Arratsalde on:

Kantu Kolore taldekoak gara, irakasleak, eta kantu dudaktikoak egiten ditugu ikastetxeetan lantzeko. Hemen bidaltzen dizuegu bideo bat aniztasuna eta jazarpena lantzeko. Zabaldu irakasleen eta ikasleen artean. 

Ondo izan. 

Horregatik, kantu honetaz denok gozatzeko eta bere mezua zabaltzeko hemen dizuet, bai bideoa baita letra ere. 

Goza ezazue!  
 



NIRE GORPUTZA DA


Berritsu-isilak, polit-itsusiak,

argal-lodi, ilun-argi, altu-baxuak,

elbarri eta itsu, gor edo mutuak.

Denak ezberdinak, eskubide berberak.


Gorputz eta izaera bakarrekoak gu,

nork bere burua maitatu,

nik badakit zer nahi dudan, zer egingo dudan,

aukera neurea izango da!


Nire gorputza da

aske eta librea,

nahi dudan moduan,

maite dudan munduan.


Elkartu, sentitu, nahi duzunarekin.

Zer lagunekin batu, aukera zeuk egin.

Zure desio eta zaletasunekin

aurrera egin maitatzen zaituztenekin.


Gorputz eta izaera bakarrekoak gu,

nork bere burua maitatu,

nik badakit zer nahi dudan, zer egingo dudan,

bidea nirea izango da!


Nire gorputza da

aske eta librea,

nahi dudan moduan,

maite dudan munduan.

Kantu Kolore

2017(e)ko abenduaren 16(a), larunbata

Biderketekin jolasean II

Hona hemen beste zeinbat jolas! Gozatu!

https://www.tablasdemultiplicar.com/juegos/

https://www.mundoprimaria.com/recursos-educativos/tablas-de-multiplicar/

Biderketekin jolasean!

Azkeneko asteetan biderkatzen hasi gara. Aurrerapauso ikaragarriak eman dituzue eta jadanik taula batzuk bakizkizue! Aupa zuek!

Praktikatzen jarraitzeko hurrengo jolasak utziko dizkizuet! Biderkatzen ondo pasatu dezakegulako! Klikatu argazkien gainean eta hasi jolasten!

http://www.arcademics.com/games/space-race/space-race.htmlhttp://www.cyberkidz.es/cyberkidz/juego.php?spelUrl=library/rekenen/groep5/rekenen3/&spelNaam=Tablas%20de%20multiplicar%20del%201%20al%2010&groep=5&vak=rekenen


http://www.multiplication.com/games/play/flying-high-multiplication


https://www.sectormatematica.cl/flash/tablalunar.swf

http://concurso.cnice.mec.es/cnice2006/material077/oca/portada_content.html


http://www.educa.jcyl.es/educacyl/flash/launcher.swf?path=/educacyl/cm/files.swf&idMmedia=66484&baseUrl=/educacyl/cm&idContent=43531&alias=zonaalumnos

 http://www.multiplication.com/games/play/marching-ants

http://www.genmagic.net/mates4/taulesc.swf

http://www.genmagic.net/menuprogram/mates1/animmat3c.swf

2017(e)ko abenduaren 1(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNA - ABESTIAK ETA BEHIN BETIKO BIDEOA

Gaur ikastolan euskararen eguna ospatu dugu, nahiz eta benetan abenduaren 3an izan. Baina...denok dakizuen bezala, igandean ez gatoz ikastolara!!!

Abesti nahiko abestu ditugu ikastolan.....eta asko gustatu zaizkigunez, hemen utziko dizkizuet:

"IKUSI MENDIZALEAK" - OSKORRI

 

"EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ" - OSKORRI


Gainera, gaur goizean "Behin betiko" abestia abestu dugu ikastolako frontoian. Webgunean bideoa duzue! Hona hemen linka: http://www.geroaikastolalhi.hezkuntza.net/web/guest

POBALERA IRTEERA

Ikusi nahi duzue zein ondo pasatu genuen asteartean Pobaleko irteeran? Hainbat gauza ikasi genituen eta ogia egin genuen!