2017(e)ko azaroaren 30(a), osteguna

GETXOTIK IRTEERA

Eguneraldiak ez zigun joaten utzi nahi eta behin atzeratu behar izan genuen, baina azkenean, azaroaren 16an irteera egin genuen gure herritik.

Horri esker, gelan ikusi eta ikasitako guztia pratikan jarri genuen. Hau izan zen egindako ibilbidea eta ikusitako lekuak:
  • Lehenengo, la Ventan autobusa hartu eta Villamonten jaitsi ginen. 
  • Bertatik, metroko enparantza, postetxea eta merkatua ikusi genituen. Zenbat arrain ezberdin erakutsi zizkiguten merkatuan!



  • Hortik, San Nilokas enparatzara joan ginen Getxoko bigarren udaletxea ikustera. 


  • Gero, Portu Zaharrean barrena ibili ginen, lehenengo udaletxea ikusiz. 

  • Ondoren, Basagoiti kaletik ibili ginen Mari Kristina parkera joateko eta bertatik Bizkaiko Zubia eta ezkerraldea ikusi genuen. 
  • Igogailua hartu eta Ereagara jaitsi ginen. Merezitako hamaiketakoa jan genuen. 
  • Berriro igogailuan gora eta gaur egungo udaletxera joan ginen.








  • Metroko bidea hartuta, Neguriko auzoan barreran, hara gure sorpresa Ertzaintzak ateak zabaldu zizkigula eta bisatzeko aukera izan genuen!!! Zeinen ongi ibili ginen!!

  • Azkenik, Negurin metroa hartu eta ikastolara berriro ere.

PRIMERAKO EGUNA IZAN ZEN!

2017(e)ko azaroaren 29(a), asteazkena

EUSKARAREN EGUNA - BEHIN BETIKO

Hurrengo ostiralean euskararen eguna ospatuko dugu ikastolan. Horregatik, goizeko 9:00etan patioan elkartuko gara "Behin betiko" abestia abesteko.

Hemen uzten dizuet abestiaren letra eta bideoa entsaiatzen joateko....Animo!!


2017(e)ko azaroaren 25(a), larunbata

EGIPTORI BURUZKO DENBORAPASAK!

Sarrera honetan, Egiptori buruzko denborapasa batzuk uzten dizkizuet!

Erderaz daude, baina nik uste ez duzuela inolako arazorik horiekin ondo pasatzeko!

http://www.educa.jcyl.es/educacyl/cm/gallery/Recursos%20Infinity/juegos/educativos/egipto/index.htm

GURE IZENA EGIPTOARREN ALFABETOAREKIN!

Aste honetan gelan, egiptoarren alfabetoa ezagutu dugu. Gogoratzen duzue nola deitzen zen? Ziur baietz!!!

Zuen familiakoen edo lagunen izenak ere egiptoarrez idatzi nahi baldin badituzue, klikatu  beheko linkean eta gozatu!!

http://recursos.cnice.mec.es/latingriego/Palladium/5_aps/esplap09.htm

Zuek idatzi nahi baldin baduzue, baita ere hemen duzue alfabetoa:


Kenketaren proba

Azkeneko asteetan, kenketekin ari gara matematiketan jo ta ke. Nahiz eta kontu berria ez izan, gauza batzuk bai ikasi ditugula, adibidez, kenketa baten proba egiten.

Gelan ikasi dugun bezala, hurrengo formula bete behar da:

KENKIZUNA - KENTZAILEA = KENDURA   (KENKETA)

HAU DA   

KENTZAILEA + KENDURA = KENKIZUNA (KENKETAREN PROBA)

Jarraian, oso argi azaltzen duen bideo bat duzue:

 

Trabajando las sílabas en el aula de informática

Hoy a la tarde hemos ido al aula de informática para repasar lo aprendido esta semana en gramática: las sílabas.

Aquí abajo os dejo el link de las actividades que hemos realizado por si queréis volver a hacerlas y ¡repasar jugando!



https://sites.google.com/site/geroalenguacastellanalh3/unidad-8

2017(e)ko azaroaren 18(a), larunbata

GETXO 2017: AURKEZPENERAKO SORTUTAKO SITE

Aurreko sarrera batean, Txanelako lehenengo unitatean egindako aurkezpena zintzilikatu genuen. Honetan, 2. mailako ikasleen aurrean aurkezpena egiteko sortu genuen Site-a aurkezten dizuegu. Lan ederra egin dugu!

https://sites.google.com/a/geroaikastola.com/getxo-2017/


Gramática: Las sílabas

En la 4ª unidad de lengua castellana vamos a trabajar las sílabas y la clasificación de las palabras tienendo en cuenta el número de sílabas. Así, podemos tener palabras monosílabas (1), bisílabas (2), trisílabas (3) y polisílabas (+3).

Aquí debajo tenéis dos videos que explican todo de forma muy sencilla y con los que podéis practicar. ¡Escuchad bien atentos!




2017(e)ko azaroaren 17(a), ostirala

EGIPTO, NILO IBAIAREN OPARIA!

AFRIKAN EGIPTON...EGIPTON NILO...


Txanelako 2. gaian, Egipto lantzen ari gara. Beti bezala, gaiarekin batera, abesti bat lantzen 

dugu. Oraingo honetan, oso polita den abesti bat dugu. GOZATU!!!





Getxo 2017: Ikasleen aurrean aurkezpena eta Chroma


GETXO 2017
- AURKEZPENAK IKASLEEN AURREAN ETA CHROMA -




 3. mailako ikasleek 2. mailako ikasleen aurrean Getxo herriaren inguruan hainbat gai aztergai izan zuten emanaldi interesgarri baten barruan.
Hona hemen aho zabalik utziko zaituzteten saio horretako bi bideo hauek. 


Los alumnos de 3º desarrollaron varios temas delante de los alumnos de 2º en una sesión muy interesante.
Aquí os dejamos dos videos que creemos os van a dejar con la boca abierta.


POBALERA IRTEERA

Ikusi nahi duzue zein ondo pasatu genuen asteartean Pobaleko irteeran? Hainbat gauza ikasi genituen eta ogia egin genuen!