2018(e)ko urtarrilaren 30(a), asteartea

GORA GURE ENERGIA!

Gaur, urtarrilak 30, GORA GURE ENERGIA! saioa izan dugu.

Ekintza oso interesgarria izan da eta asko ikasi dugu energiaren inguruan. Milesker!




















NERBIO SISTEMAK - ARTE LANA

Azkeneko asteetan, arte hezkuntzan, nerbio sistemak egiten egon gara.

Hauek dira lortutako emaitzak! Paregabeak!







2018(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

KONTZERTU DIDAKTIKOA - SARRIKO

Gaur, urtarrilak 26, Sarrikora joan gara kontzertu bat ikustera.

Ekintza oso polita eta interesgarria izan da. Musika klasikoaz gozatu dugu eta asko ikasi dugu!









Iratiren agurra

Gaur, urtarrilan 26, gurekin bi hilabetez egon den irakaslea, Irati, badoa.

Oso ondo egon gara berarekin, laguntza handia izan da guretzat eta faltan botako dugu.

ONDO IBILI UNIBERTSITATETIK ETA ETORRI BISITAN IRATI!!




AGATE DEUNA

Hurrengo otsailaren 5ean, Agate Deuna eguna ospatuko dugu Ikastolan.

Horregatik, egun horretan abestuko ditugun 2 abestien letra utziko dizkizuet, entsaiatu dezazuen.

Garbitu ondo estarria eta abestera!



AGATE  DEUNA


Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deuna Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.

Deuna Agatena batzeko gatoz
aurten be  iazko berberak
BIHOTZEZ HARTU GAGIZUZ  ETA
ZABALDU ZUEN SAKELAK


ORAIN BA GOAZ ALDE EGITERA
AGUR DAUTSUGU GOGOTIK
AGATE DEUNA BITARTE DALA
EZ DOZU EUKIKO  KALTERIK








AGATE   DEUNA






Egun zoriontsu danori
Oles egitera gatoz
Kalerik kale ohitura zaharra
Aurten barritzeko asmoz



Agate deuna bezperan
Kalerik kale abotsak
Hemen gaituzu zuekin orain

Getxoko abeslariak

Pozez goaz  gu aurrera
Jarraitzen gure lanean,
Agate deuna bitarte dala
Agur ikusi artean


2018(e)ko urtarrilaren 23(a), asteartea

IKUSMENAREKIN JOLASEAN

Gaur Txanelan ikusmenarekin jolasean egon gara.

Hemen uzten dizuet erabilitako aurkezpena, zuek ere etxekoei erakusteko.


2018(e)ko urtarrilaren 17(a), asteazkena

Origamia edo papiroflexia

Gaur, arte hezkuntza saioan, papiroflexia edo origamia egiten egon gara.

Iratirekin asko ikasi dugu eta gehiago egiteko gogoekin geratu gara. Horregatik, hemen duzue gelan jarraitu dugun aurkezpena, etxean egiten jarraitzeko!

Ondo pasa!


2018(e)ko urtarrilaren 16(a), asteartea

Benetako burmuinarekin ikasten

Atzo, urtarrilak 15, benetako burmuin batekin lanean egon ginen. Gelan landu dugunarekin asko ikasi dugu, baina benetako burmuina ikustea aukera ezin hobea izan da!

Burmuina usaindu, ikutu, begiratu...dugu. Mikroskopioa eta guzti izan dugu!





Kontzertua Andres Isasin

Pasaden ostiralean, urtarrilak 12, Areetako Andres Isasira joan ginen musika kontzertu bat ikustera.

Oso ondo pasatu genuen eta asko ikasi genuen!








Urte askoan txapela kaskoan - Abestian!

Gaur, Txanelako 3. unitateko abestia  ezagutu dugu eta asko gustatu zaigu!

Klikatu irudiaren gainean eta gozatu abestiaz!

https://www.youtube.com/watch?v=m-l0t-h-Pq0


Zentzumenak - Jolasa

Zentzuemenei gehiago ezagutu nahi baduzue egin klik beheko argazkian eta zabaldu begiak eta belarriak!

Agian, gauza batzuk zailak izan daitezke, baina ez etsi! Beti dago lekua zerbait gehiago ikasteko!

http://www.lapecera.eu/natura/ZENTZUMENAK/index.html

Zentzumenei buruzko bideoak

Txanelan zentzumenak lantzen hasi gara. Horregatik, 5 zentzumenei buruzko bideoak utziko dizkizuet.


USAIMENA



ENTZUMENA




UKIMENA


IKUSMENA


DASTAMENA


2018(e)ko urtarrilaren 13(a), larunbata

El sonido g suave: ga, go, gu, gue, gui, güe, güi.

En este unidad de lengua castellana estamos trabajando el sonido G suave.

Para que sigáis practicando de una forma divertida, os dejo unos juegos. Están en el site que tenemos de lengua castellana dentro de la página de Ikastola.

Pero para que sea más fácil, haced clic encima de la imagen y os llevará al site directamente.

A disfrutar!

https://sites.google.com/site/geroalenguacastellanalh3/unidad-13



https://sites.google.com/site/geroalenguacastellanalh3/unidad-14


2018(e)ko urtarrilaren 12(a), ostirala

EGIPTO NILO IBAIAREN OPARIA - MAKETAK ETA TXOKO ZURIA BIDEOA

Hainbat eta hainbat asteetan Egiptoren inguruan lanean ibili gara. Asko gustatu zaigun proiektua izan da!

Lehenengo momentutik gure gela apaindu genuen, primerako txoko zuria osatuz. Proiektua amaitzeko, Egiptoko maketak egin genituen.

Gozatu bideoaz eta ikusi egindako lana!





2018(e)ko urtarrilaren 11(a), osteguna

Nerbio sistema: eskema

Gaur gelan eskemak zer diren eta nola irakrtzen diren ikusi dugu. Gure koadernoan hasteko, nerbio sistemari buruzko eskema bat kolatu dugu.

Hemen kolorez hobeto ikusteko uzten dizuet:


Nerbio Sistema - Bideoa

Txanelan, nerbio sistema lantzen ari gara. Gelan landutakoa hobeto ulertzeko, bideo bat uzten dizuet!


POBALERA IRTEERA

Ikusi nahi duzue zein ondo pasatu genuen asteartean Pobaleko irteeran? Hainbat gauza ikasi genituen eta ogia egin genuen!