2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

EZ DADILA HARIA ETEN


EZ DADILA HARIA ETEN

Meilez bidalitako bideoan agertzen zaizuen bezalaxe, astero erronka edo proba bat bidaliko zaizue zuen etxeetan burutzeko. Grabatu eta unai.gorozika@geroaikastola.com helbidera bidali. Unaik maila bakoitzeko Bloggean eskegiko du zuek ikusteko eta nahi baduzue, komentarioak egiteko. 





Aste honetako erronka (martxoak 23): 30-60 segundotan aste hau zelan bizi izan duzuen zuen etxeetan kontatu. Zer egiten duzuen eta zein den zuen egunerokoa.

POBALERA IRTEERA

Ikusi nahi duzue zein ondo pasatu genuen asteartean Pobaleko irteeran? Hainbat gauza ikasi genituen eta ogia egin genuen!