2017(e)ko azaroaren 30(a), osteguna

GETXOTIK IRTEERA

Eguneraldiak ez zigun joaten utzi nahi eta behin atzeratu behar izan genuen, baina azkenean, azaroaren 16an irteera egin genuen gure herritik.

Horri esker, gelan ikusi eta ikasitako guztia pratikan jarri genuen. Hau izan zen egindako ibilbidea eta ikusitako lekuak:
  • Lehenengo, la Ventan autobusa hartu eta Villamonten jaitsi ginen. 
  • Bertatik, metroko enparantza, postetxea eta merkatua ikusi genituen. Zenbat arrain ezberdin erakutsi zizkiguten merkatuan!



  • Hortik, San Nilokas enparatzara joan ginen Getxoko bigarren udaletxea ikustera. 


  • Gero, Portu Zaharrean barrena ibili ginen, lehenengo udaletxea ikusiz. 

  • Ondoren, Basagoiti kaletik ibili ginen Mari Kristina parkera joateko eta bertatik Bizkaiko Zubia eta ezkerraldea ikusi genuen. 
  • Igogailua hartu eta Ereagara jaitsi ginen. Merezitako hamaiketakoa jan genuen. 
  • Berriro igogailuan gora eta gaur egungo udaletxera joan ginen.








  • Metroko bidea hartuta, Neguriko auzoan barreran, hara gure sorpresa Ertzaintzak ateak zabaldu zizkigula eta bisatzeko aukera izan genuen!!! Zeinen ongi ibili ginen!!

  • Azkenik, Negurin metroa hartu eta ikastolara berriro ere.

PRIMERAKO EGUNA IZAN ZEN!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

POBALERA IRTEERA

Ikusi nahi duzue zein ondo pasatu genuen asteartean Pobaleko irteeran? Hainbat gauza ikasi genituen eta ogia egin genuen!