2018(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

AGATE DEUNA

Hurrengo otsailaren 5ean, Agate Deuna eguna ospatuko dugu Ikastolan.

Horregatik, egun horretan abestuko ditugun 2 abestien letra utziko dizkizuet, entsaiatu dezazuen.

Garbitu ondo estarria eta abestera!



AGATE  DEUNA


Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deuna Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.

Deuna Agatena batzeko gatoz
aurten be  iazko berberak
BIHOTZEZ HARTU GAGIZUZ  ETA
ZABALDU ZUEN SAKELAK


ORAIN BA GOAZ ALDE EGITERA
AGUR DAUTSUGU GOGOTIK
AGATE DEUNA BITARTE DALA
EZ DOZU EUKIKO  KALTERIK








AGATE   DEUNA






Egun zoriontsu danori
Oles egitera gatoz
Kalerik kale ohitura zaharra
Aurten barritzeko asmoz



Agate deuna bezperan
Kalerik kale abotsak
Hemen gaituzu zuekin orain

Getxoko abeslariak

Pozez goaz  gu aurrera
Jarraitzen gure lanean,
Agate deuna bitarte dala
Agur ikusi artean


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

POBALERA IRTEERA

Ikusi nahi duzue zein ondo pasatu genuen asteartean Pobaleko irteeran? Hainbat gauza ikasi genituen eta ogia egin genuen!