2018(e)ko martxoaren 12(a), astelehena

Emakumearen eguna - Bideoa eta gelako lana

Pasaden ostegunean, martxoak 8, emakumeen eguna ospatu genuen ikastolan.

Goizeko 9etan, denok elkartu ginen patioan "Konplize ditut eta" abesteko, familiekin batera.

Ostean, geletan, emakumeen ikurra apaindu genuen mezu politekin eta beheko pasabidea apaindu genuen.

Eguna osatzeko, gelan, etxetik ekarritako materiala ikusi genuen: argazkiak, ikurrak, liburuak, historiako emakume garrantzitsuen bizitza, ...

Primerako eguna izan zen eta batez ere, argi izan genuen: EMAKUME ETA GIZON DENAK PERTSONAK! GORA BERDINTASUNA!













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

POBALERA IRTEERA

Ikusi nahi duzue zein ondo pasatu genuen asteartean Pobaleko irteeran? Hainbat gauza ikasi genituen eta ogia egin genuen!